#ETXEANBIRZIKLATU

Zure etxean sortzen dituzun hondakin guztiak ondo bereizteko, hemen informazio gehiago aurkituko duzu.

Zure hondakinak bereizteko gida bisuala

Grafikoki zure hondakin guztiak nola bereizten diren jakin dezazun eta birziklapenean aditua izan zaitezen, gida bat prestatu dugu.

Gida deskargatu

Zure hondakinak bereizteko aholkuak eta jardunbide egokiak

  • Ontziak erabat hustu, birziklatzea errazteko.
  • Plastikoko tapak eta tapoiak, plastikoko ontzietatik ez bereiztu.
  • Metalezko eta plastikoko, tapak eta tapoiak, beirazko ontzietatik bereiztu.
  • Zure ontzietatik etiketak kendu, soilik material desberdinetakoak eta erraz kentzen badira.
  • Kartoiko kutxak tolestu, leku gutxiago har dezaten.
  • Tamaina handiko materia organikoa moztu (urdaiazpiko hankaren hezurra, sandia...), haren tamaina murrizteko.
  • Gastatutako pilak, leku hezeetan edo beroetan ez gorde eta denbora luzaroan ez pilatu.
  • Janari hondarrak (baratxuriak, ogi birrinduta...) olioarekin batera ez bota.
  • Erabilitako edo iraungitako edozein sendagai, zure farmaziako SIGRE puntura eraman behar da.